IKASKETA AMAIERAKO LANAK ETA DOKTOREGO LANAK
IKASKETA AMAIERAKO LANAK ETA DOKTOREGO LANAK
Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak ekonomia zirkularraren arloko gradu amaierako lanak (GAL), master amaierako lanak (MAL) eta doktorego-lanak egiten laguntzeko zerbitzu bat jarri du abian. Zerbitzu horiek beren proiektu akademikoetan bizi-zikloaren ikuspegia txertatu nahi duten ikasleei eta profesionalei zuzenduta dago bereziki.
Zerbitzu horien helburu nagusia da lan akademikoak egiteko aukera erraztea, honako bi lan-ildo nagusi hauen bidez:
- Ikasleen eta enpresen arteko konexioa: ikasleei gradu eta master amaierako lanak ingurune erreal batean egiteko aukera ematea, eta zuzenean sektoreko enpresekin harremanetan jartzea. Ekimen horrek, ikasleen hezkuntza-esperientzia aberasteaz gain, akademiaren eta industriaren arteko lankidetza sustatzen du eta proiektu berritzaileak eta aplikatuak sustatzen ditu.
- Tutoretza pertsonalizatua: tutoretza puntual eta pertsonalizatuko zerbitzu bat eskaintzea eta laguntza teknikoa eta orientazioa ematea alderdi kritiko batzuetan. Alderdi horien artean, honako hauek azpimarra daitezke: zirkulartasuna ebaluatzeko metodologiak, bizi-zikloaren analisia (BZA), karbono-aztarnaren kalkulua eta software pertsonalizatuaren (hala nola Simapro eta OpenLCA izenekoen) eta Climate&Circularity Calculator (3C) tresnaren erabilera.
Bi zerbitzu horiek bereiz erabil badaitezke ere, elkarren osagarriak dira, eta batera erabiltzeak erabiltzaileen onura maximizatu eta hezkuntza-esperientzia integrala eta praktikoa eskaintzen du.
XEDE-TALDEA
Zerbitzu berri horiek Euskadin bizi diren eta ekonomia zirkularraren eta ingurumen-ebaluazioaren arloko gradu, master edo doktoregoko proiektu bat garatzeko edo planifikatzeko prozesuan dauden pertsonei zuzenduta daude berariaz. Bereziki, honako hauentzat diseinatuta daude:
Informazio gehiago nahi izanez gero, deskargatu zerbitzuaren oinarriak (PDFan erantsiak). Zerbitzu horietakoren bat erabiltzeko interesa baduzu, bete formulario hau.