Skip to main content

EKODISEINATUZ 2026

Basque Circular Hub EKODISEINATUZ programaren edizio berria prestatzen ari da

Basque Circular Hub EKODISEINATUZ programaren edizio berria prestatzen ari da

Basque Circular Hub, Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, kudeatutako Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroak, Ekodisenatuz-en programaren edizio berri bat prestatzera doa.

Programa honek aukera ematen die euskal enpresei graduko azken urtean dauden gazteak hartzeko, produktu eta zerbitzuen ekodiseinura eta ingurumen azterketara bideratutako praktikak egiteko. 

Ekodisenatuz programaren helburua enpresetan ekonomia zirkularreko proiektuen garapena bultzatzea da, talentu berrien prestakuntza praktikoa sustatzen duen bitartean. Parte hartzen duten enpresek unibertsitateko gazteekin lankidetzan aritzeko aukera izango dute. Gazte horiek, Ihoberen tutoretzapean, ekodiseinuko proiektuak egiten eta ingurumen metrikak kalkulatzeko proiektuetan parte hartuko dute bai erakundearen ikuspegitik zein produktu edo zerbitzuaren ikuspegitik. Batik bat, produktuen ingurumen adierazpenen garapenean, ingurumen etiketatzea zein materialen erabilpen efizienteago baterako baldintza berrien aplikazioan.

2026ko edizioari begira, edukiak, egutegiak eta programa parte hartzeko baldintzat zehaztear dago Basque Circular Hub. Hauek prest egoterakoan lehen bait lehen argitaratuko dira. Interesa duten enpresek programaren irismena ezagutu ahal izango dute deialdi berria argitaratzerakoan.

Aurretiko edizioetan oinarrituta hemen dituzue datu gutxi gora beherako datuak:

Enpresarentzako kostuak 

Enpresa parte hartzaileek 300 € eta 1.250 € arteko zuzkidurari aurre egin beharko diote hilero praktiketako pertsonarentzat, ikasleen dedikazio mailaren (asteko 20-40 ordu) eta jatorrizko unibertsitatearen arabera. Gainera, enpresak Gizarte Segurantzan alta ematea ordaindu beharko du, praktika egun bakoitzeko 0,41 euro. Parte hartzen duten enpresek Ihoberen taldeak eskainitako jarraipen tekniko espezializatua jaso dezakete praktiketako lehen bost hilabeteetan. 

Lantokia 

Praktiketan ari den pertsonak enpresaren instalazioetan egingo ditu bere jarduerak, aurrez aurre. Telelana egiteko gehienez lau egun hilabetean ezartzeko aukera dago, baldin eta bi aldeak ados badaude.  

Datak eta iraupena 

Praktikak bost hilabeteko iraupena izango dute, bi aldeen adostasunez luzatzeko aukerarekin, baina programaren esparrutik kanpo.

Izen ematea eta informazio gehiago

Izena emateko esteka laster deialdi berriarekin batera argitaratuko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero 2025eko programaren  oinarriak irakurri edota jarri harremanetan basquecircularhub@ihobe.eus helbide elektronikoaren bidez.