Skip to main content

IKASKETA AMAIERAKO LANAK ETA DOKTOREGO LANAK

IKASKETA AMAIERAKO LANAK ETA DOKTOREGO LANAK

 

Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak ekonomia zirkularraren arloko gradu amaierako lanak (GAL), master amaierako lanak (MAL) eta doktorego-lanak egiten laguntzeko zerbitzu bat jarri du abian. Zerbitzu horiek beren proiektu akademikoetan bizi-zikloaren ikuspegia txertatu nahi duten ikasleei eta profesionalei zuzenduta dago bereziki.

Zerbitzu horien helburu nagusia da lan akademikoak egiteko aukera erraztea, honako bi lan-ildo nagusi hauen bidez:

  1. Ikasleen eta enpresen arteko konexioa: ikasleei gradu eta master amaierako lanak ingurune erreal batean egiteko aukera ematea, eta zuzenean sektoreko enpresekin harremanetan jartzea. Ekimen horrek, ikasleen hezkuntza-esperientzia aberasteaz gain, akademiaren eta industriaren arteko lankidetza sustatzen du eta proiektu berritzaileak eta aplikatuak sustatzen ditu.
  2. Tutoretza pertsonalizatua: tutoretza puntual eta pertsonalizatuko zerbitzu bat eskaintzea eta laguntza teknikoa eta orientazioa ematea alderdi kritiko batzuetan. Alderdi horien artean, honako hauek azpimarra daitezke: zirkulartasuna ebaluatzeko metodologiak, bizi-zikloaren analisia (BZA), karbono-aztarnaren kalkulua eta software pertsonalizatuaren (hala nola Simapro eta OpenLCA izenekoen) eta Climate&Circularity Calculator (3C) tresnaren erabilera.

Bi zerbitzu horiek bereiz erabil badaitezke ere, elkarren osagarriak dira, eta batera erabiltzeak erabiltzaileen onura maximizatu eta hezkuntza-esperientzia integrala eta praktikoa eskaintzen du.

 

XEDE-TALDEA

Zerbitzu berri horiek Euskadin bizi diren eta ekonomia zirkularraren eta ingurumen-ebaluazioaren arloko gradu, master edo doktoregoko proiektu bat garatzeko edo planifikatzeko prozesuan dauden pertsonei zuzenduta daude berariaz. Bereziki, honako hauentzat diseinatuta daude:

  • Esleitutako gairik gabeko ikasleak: gradu edo master amaierako lan bat enpresa batekin lankidetzan egin nahi dutenak eta oraindik gai zehatz bat ez dutenak.
  • Gaia esleituta duten ikasleak: Gradu, master edo doktorego amaierako lanaren gaia zehaztuta dutenak eta honako alderdi hauetan orientazio espezifikoa jaso nahi dutenak: zirkulartasuna ebaluatzeko metodologiak, bizi-zikloaren analisia, karbono- eta ingurumen-aztarnaren kalkulua eta software espezializatuaren (hala nola Simapro eta OpenLCA izenekoen) eta 3C tresnaren erabilera.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, deskargatu zerbitzuaren oinarriak (PDFan erantsiak). Zerbitzu horietakoren bat erabiltzeko interesa baduzu, bete formulario hau.