Skip to main content

Zer da Basque Circular HUB?

Basque Circular Hub ekimenaren helburua da Euskadin ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuak eskaintzea. Ihobe sozietate publikoak kudeatuta,  Eusko Jaurlaritzaren, eta hainbat erakunderen arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da, hala nola Bilboko UdalaGasteizko Udala, Deustuko Unibertsitatea,  Euskal Herriko UnibertsitateaMondragon Unibertsitatea, Nafarroako UnibertsitateaTknika Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa eta Novia Salcedo fundazioa.

Basque Circular Hub erreferentziazkoa da estatuan eta Europako hegoaldean, eskaintzen duen zerbitzu-motari dagokionez, izan ere, ekonomia zirkularraren esparruan barne hartzen dituzte merkatuko ikuspegia, goi-mailako heziketa, joeren analisia eta ezagutzaren sorrera.

  • Basque Circular Hub Bilbao zentroaren egoitza Zabalgune plazan kokatuta dagoen Bilboko Udalaren Zabalgune Eraikiniean aurkitzen da, Ihobe sozietate publikoaren eta udalaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker. Horren bidez, udalak Hub zentroko instalazioak kokatzeko espazioa laga du, eta bi erakundeek konpromisoa hartu dute tokiko ekimen ekintzaileei ekonomia zirkularraren arloko aholkularitza eta babesa emateko, bai eta esparru horretan negozio-aukerak detektatzeko ere, merkataritzaren turismoaren eta sormen-industrien sektoreetan.
  • Basque Circular Hub Vitoria-Gasteiz zentroaren egoitza Gasteizko Udalaren jabetzako lokal batean kokatuta dago, Zaramaga auzoan, udalak eta Ihobek hartutako konpromisoari esker. Horren bidez, tokiko mailan Euskadiko Ekonomia Zirkularreko Estrategia 2030 sustatu nahi dute, Gasteizko Udalaren estrategia propiotik abiatuta: “Gasteizko Ekonomia Zirkularreko Estrategia 2030”. Gasteizko Hub horren bidez aholkularitza eskainiko da estrategia hori definitzeko lanetan eta estrategia horretatik eratorritako ekintza-planetan. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu Vitoria-Gasteizko Udalaren webgunea.
  • Basque Circular Hub Arrasate Mondragon unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmen bat du, horrela, honek eskainitako gune batean kokatzen da, hain zuzen ere, Arrasateko kanpuseko Hirekin eraikinean. Egoitz hau 2025eko otsailaren 25ean ireki zen eta 6 gazteek bertan praktikak burutzeko prestatua dago. Zentro honetan ekonomia zirkularreko zerbitzuak eskainiko dira eta Basque Ecodesign Center-eko enpresekin lankidetzan ekonomiak zirkularreko proiektuak garatuko dira.

Basque Circular Hubak honako gai hauek jorratzen ditu:

  • ekonomia zirkularreko proiektuak euskal enpresetan gauzatzea;
  • Euskadiko ekonomia zirkularraren Behatoki gisa jardutea;
  • ekonomia zirkularrari buruzko prestakuntza aurreratua eskaintzea;
  • eta enpresei tresna teknikoak eskaintzea.

Zehazki, ekonomia zirkularreko proiektu teknikoen garapena bultzatuko da, euskal enpresetan, HUBean prestatutako profesional gazteen parte-hartzearekin. Enpresek eskura izango dituzte ekonomia zirkularra haien prozesuetan integratzeko prestatuta dauden gazte espezializatuak, eta ikasleak lan-ingurune batera iritsi ahal izango dira ikasitakoa praxira eramateko.

Euskadiko ekonomia zirkularraren Behatoki gisa, zaintza estrategikoko lanak egingo ditu negozio-aukera berriak detektatzeko; bide-orriak prestatuko ditu negozio berrietarako; eta sektore industrialei egokitutako zaintza-txostenak egingo ditu.

Ekintzailetzaren alorrean, berriz, proiektuen diseinuan lagunduko du, eta orientazioa eskainiko du une bakoitzean eskura dauden laguntzak eskuratzeko bideei buruz.

Ekonomia zirkularraren alorreko prestakuntza adituaren jarduerek rol garrantzitsua izango dute, zeren ez baitira graduatu berri diren ikasleengana soilik zuzenduko, baizik eta baita irakasleengana ere, bai unibertsitatekoengana eta bai lanbide heziketako zentroetakoengana. Prestakuntza hori, gainera, gai horretan espezializatutako profesionalak izan nahi dituzten enpresetara ere iritsiko da.

Basque Circular Hubek aurreko bi egitasmotan pilatutako esperientzia guztia biltzen du: Ekodiseinu Ikasgela programan (2003-2014) eta Basque Ecodesign HUB zentroko Ideien Laborategian (2015-2020).

Hori bai, Basque Circular Hub aipatutako bi egitasmo horietako jardueren pilaketa hutsa baino askoz gehiago da; eremu berriak garatzen ditu eta publiko objektiboa zein gauzatu beharreko jarduerak zabaltzen ditu.