Skip to main content

Zeintzuk dira ekimeneko partaideak?

Basque Circular Hub zentroak lankidetza publiko-pribatuaren emaitza dira, eta Eusko Jaurlaritzaren eta honako hauen arteko lankidetzari esker sortu dira: Bilboko Udala, Gasteizko Udala, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Tknika Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa eta Novia Salcedo fundazioa.

IHOBE

Ihobe sozietate publikoak kudeatuko du zentroa. Ihobe sozietate publiko bat da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita dagoena.. Ihobek Euskadiko ingurumen-hobekuntzan lagundu eta Euskadin jasangarritasuna bultzatu nahi du. Horretarako:

  • Ingurumen-jakintza sortzea eta ezagutaraztea bultzatzen du.
  • Enpresekin, herri-administrazioarekin eta herritarrekin lankidetzan dihardu.
  • Ingurumenaren hobekuntzaren eragile eta parte-hartzaile aktiboa da.
  • Jakintza eta baliabideak partekatzen ditu, oinarrian bikaintasuna eta gizarte erantzukizuna dituela.

Informazio gehiago: www.ihobe.eus

NOVIA SALCEDO FUNDAZIOA

Novia Salcedo Fundazioa erabilera publikoko kultur fundazio pribatu bat da. Euskal gizartean itxaropen konstruktiboko jarrera hedatzeko sortu zen. Gazteekin dihardu, eta ildo estrategiko hauek ditu:

  • Gazteen laneratzea sustatzea, berrikuntzaren eta balio-ekarpenaren bitartez, tokiko ikuspegitik eta ikuspegi globaletik.
  • Berrikuntza Sozial aplikatuko ikerkuntza eta ezagutza garatzea eta Berrikuntza Sozialaren agente eragile izatea.
  • Esparru politiko, sozioekonomiko eta kulturalaren eragile garrantzitsuengan eragitea, eta horiek mugiarazi eta mobilizatzea, haien lankidetza aktiboa, gizartearen kontzientziazioa eta gazteen inplikazioa bilatuta.

Informazio gehiago: http://www.noviasalcedo.es/eu/hasiera/

EUSKADIKO UNIBERTSITATEAK

Basque Circular Huba Euskadiko unibertsitate eta prestakuntza-zentroei irekitako ekimen bat da. Hala, bai prestakuntza-jardueretan, bai proiektu tekniko nahiz ikerkuntza-proiektuetan parte hartzeko aukera dute ikasleek.

Basque Circular Hub-ak Euskadiko hiru unibertsitate nagusiekin ekin dio bere jardunari:

  • Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU/UPV), Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoaren bitartez.
  • Deustuko Unibertsitatearekin, haren Ingeniaritza Fakultatearen bitartez.
  • Mondragon Unibertsitatearekin, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren bitartez.
  • Nafarroako Unibertsitatearekin, Tecnun Ingenieritza Eskolaren bitartez.

Basque Circular Huba Euskadiko beste prestakuntza-zentroei irekita dago, halaber: arian-arian ekimenarekin bat egiteko aukera izango dute.

TKnika

usko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da Tknika. Ardatz nagusitzat berrikuntza eta ikerkuntza aplikatua izanik, Tknikak Euskadiko lanbide-heziketa Europako abangoardian kokatzea lortzeko helburuz egiten du lan egunero. Sare-lanaren bitartez eta lanbide-heziketako irakasleen inplikazioari esker, munduko eredurik aurreratuenak erreferentetzat dituen zentro honek teknologiaren, prestakuntzaren eta kudeaketaren eremuekin lotura duten berrikuntza-proiektuak garatzen ditu.

Informazio gehiago: www.tknika.eus

GAZTEAK

Gazteak dira Basque Circular Huben jardueren protagonista nagusiak; haiei zuzentzen zaizkie prestakuntza-jarduera gehienak, bai eta enpresetan lanbide praktikaldiak edo gaiarekin erlazionatutako ikerkuntza- eta ekintzailetza-jarduerak egiteko aukera ere. Honela zertzen dira Basque Circular Huben parte hartzeko moduak:

  • Unibertsitateko ikasle diren gazteen kasuan, Basque Circular Hubera atxikitako unibertsitate eta prestakuntza-zentroen bitartez.
  • Gazte langabeen kasuan, Novia Salcedo Fundazioaren programen bitartez.

ENPRESAK (ETE ETA KLUSTERRAK)

Euskadiko edozein enpresak eskuragarri du Basque Circular Hubaren urteko beka-programa, helburu bikoitzarekin: batetik, beren produktuetan ekodiseinu-proiektuak garatzea; bestetik, gazteen prestakuntzan laguntzea.

Enpresek alor honetako proiektuak gara ditzakete programaren bitartez: Bizi Zikloaren Azterketa, Produktuaren Ekodiseinua eta Ekoberrikuntza. Basque Circular Hubaren bitartez prestatutako gazteek garatuko dituzte proiektuok, alor horretako aditu batzuen tutoretzaren eta jarraipenaren pean. Garatuko diren proiektuen iraupenari eta irismenari dagokionez, aukera bat baino gehiago dago.

BILBOKO UDALA

EKINTZAILEAK - BIG Bilbao

BIG Bilbaok helburu argia du: hiriak eskaintzen dituen ekintzailetzaren zerbitzuak metodologia berri eta baliabide gehiagorekin indartzea. Gauzak horrela, ekintzailetzaren munduan murgildu nahi dutenen sarrera izango da BIG Bilbao. Izan ere, informazio puntu nagusi eta orientazio, koordinazio, ideia berritzaileen sorgune eta diru-laguntzak lortzeko txokoa izango da.

Informazio gehiago: https://bilbaogazte.bilbao.eus/zerbitzua/ekintzaileentzako-laguntza-gunea/

GASTEIZKO UDALA

Gasteizko Udalak ibilbide luzea du garapen jasangarriaren arloko politiken garapenean, arlo horretako nazioarteko akordioekin lerrokatuta, hala nola 2030 Agendarekin eta Parisko Klimaren Akordioarekin, eta badaki beharrezkoa dela ekonomia zirkularra bultzatzen lagunduko duten jarduera eredugarriak eta dinamizatzaileak egitea.

Ekimen honi dagokionez, sail anitzeko talde bat eratu du, Hondakinak Kudeatzeko Unitateko, Ekonomiaren Sustapen Saileko Enpresen Zerbitzuko, Iraunkortasun, Klima eta Energia Zerbitzuko eta Ingurumen Gaietarako Zentroko kideek osatua.

 

Informazio gehiago: