EKODISEINATUZ 2026
Basque Circular Hub EKODISEINATUZ programaren edizio berria prestatzen ari da
Basque Circular Hub EKODISEINATUZ programaren edizio berria prestatzen ari da
Basque Circular Hub zentroak, hau da, IHOBE Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak kudeatzen duen ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen Euskadiko zentroak, Ekodisenatuz-en programaren edizio berri bat prestatzera doa. Ekodiseinatuz programa unibertsitateko gazteei zuzendutako ekonomia zirkularreko prestakuntza eta praktiken programa da. Programa horrek barne hartzen ditu diruz lagundutako prestakuntza eta enpresetan ordaindutako praktikak, betiere gaian adituak diren tutoreen babesarekin.
Ekodiseinatuz programaren helburua da gazteen enplegagarritasuna hobetzea eta, horretarako, haien prestakuntza akademikoa osatzea eta ekonomia zirkularrean gaitutako profesionalen gero eta eskari handiagoari erantzutea.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi eta karrera teknikoetako graduko (ingeniaritza, zientziak eta antzekoak) azken aurreko kurtsoan dauden ikasleei zuzenduta dago.
2026ko edizioari begira, edukiak, egutegiak eta programa parte hartzeko baldintzat zehaztear dago Basque Circular Hub. Hauek prest egoterakoan lehen bait lehen argitaratuko dira. Interesa duten enpresek programaren irismena ezagutu ahal izango dute deialdi berria argitaratzerakoan.
Aurretiko edizioetan oinarrituta hemen dituzue datu behin-behineko datuak:
Programaren ikuspegia
Formakuntza eta euskal enpresetan burutuko diren praktikak ingurumen ebaluazioko proiektuak garatzearekin lotuta egongo dira, bizi zikloaren ikuspegia eta zirkulartasuna bultzatzen duen ekodiseinua kontuan hartuta. Proiektuen garapena erakundearen ikuspegitik zein produktu edo zerbitzuaren ikuspegitik egingo dira. Batik bat, ingurumen metriken kalkulu eta analisia, ekodiseinurako proiektuak, produktuen ingurumen adierazpenen garapena eta ingurumen-etiketatzeak jorratuko dira.
Formakuntza:
Formakuntzaren programak Ekonomia zirkularrarekiko alderdi tekniko eta metodologikoei buruzko ikuspegi praktiko bat eskaintzen du. Gainera erakundearen eta produktuaren ingurumen metriketan sakonduko da, bai eta Climate&Circularity Calculator tresnaren erabilpenean.
Formakuntzak online formatua izango du (MOOC erara), horrela, materialak ikuskatzeko ordutegi malgutasuna eskaintzen du eta astean behin burutuko diren tutoretza pertsonalizatuen bitartez ikasketa prozesuan laguntza eskainiko da zalantzak argitzeko.
Formakuntzaren hasiera: 2026ko urrian hasiko da eta lau asteko iraupena izango du.
Praktikaren baldintzak: Praktiketan plaza lortzea interesa adierazten duten enpresekiko baldintzatua egongo da eta 5 hilabeteko iraupena izango dute. Praktikak burutuko dituzten gazteek astean gutxienez 20 orduz lan egingo dute, haien ikasketekin bateragarria den ordutegian. Hilean 300 eta 1.250 euro arteko ordainsaria jasoko dute, jatorrizko unibertsitatearen arabera, eta alta emango zaie Gizarte Segurantzan, enpresaren kargura.
Praktiken behin behineko hasiera data: 2027ko urtarrilean
Izen-ematea eta informazio gehiago
Izena emateko esteka deialdia argitaratzerakoan izango duzue eskura. Informazio gehiago nahi izanez gero 2025eko programaren oinarriak irakurri edota jarri harremanetan basquecircularhub@ihobe.eus helbide elektronikoaren bidez.
Hurrengo deialdiak: 2027. urtean