BASQUE GREEN TALENT
BASQUE GREEN TALENT
BASQUE GREEN TALENT: HURRENGO EDIZIOA
Basque Circular Hub zentroak —Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak kudeatzen duen ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen Euskadiko zentroak— ekonomia zirkularraren esparruko gazteei zuzendutako praktika-programarako urteko bigarren deialdia irekiko du laster. Programa honek trantsizio berdeari lotutako lanpostuak lortzeko aukera errazten die langabezia-egoeran dauden 18-29 urteko pertsonei.
Programak enpresek ingurumen-informazioa lortzeko duten gero eta behar handiagoari erantzuten dio, eta belaunaldi berrientzako zein Euskadiko enpresentzako aukerak eskaintzen ditu. Praktika horien helburua hirukoitza da: Euskadiko enpresei neutraltasun klimatikoaren erronkei aurre egiten laguntzea ekonomia zirkularreko proiektuen bidez; ekonomia zirkularreko prestakuntza ematea arlo horretan hezkuntza arautua jasotzeko aukerarik ez duten gazteei; eta merkatuak behar dituen ekonomia zirkularrean gaitutako profesionalen gero eta eskari handiagoari erantzutea.
Zer eskaintzen du Basque Green Talent-ek?
Prestakuntzaren edukiak:
- Deskarbonizaziorako ekonomia zirkularra.
- Ekonomia zirkularrerako eta deskarbonizaziorako estrategiak.
- Bizi-zikloaren analisia, ingurumen eta karbono-aztarna: Climate & Circularity Calculator erramintaren erabilera
- Enpresaren ingurumen-kudeaketarako tresnak.
- Lau ibilbide posible garatu beharreko proiektuen arabera esleituta:
Egunak: 2026ko ekainaren 1etik ekainaren 19ra.
Iraupena: 60 ordu (prestakuntza presentziala, online eta lan pertsonala). Prestakuntza 9:00-etatik 13:00-era emango da.
Praktiketak lan arlo posibleak:
Praktiken deskribapen hau ez da zehatza, baizik eta aurreko edizioetan landutakoaren araberakoa da. 2026ko martxoan argitaratuko dira ekainerako praktikaldiaren eduki zehatza.
- Bilboko eta Arrasateko Basque Ecodesign Center – Hub-aren esparruko proiektuak
Praktiken helburua: Basque Ecodesign Centerreko enpresa bazkideei laguntza ematea ekonomia zirkularrarekin lotutako metodologiak eta proiektuak garatu eta ezartzeko.
Egin beharreko lanak: Beharren eta proiektuen pilotajearen arabera, Basque Ecodesign Centerreko enpresei laguntza emango zaie ingurumen-metrikak, deskarbonizazio-ibilbideak eta balio-katearen kudeaketa, isurien berri ematea, karbono-aztarna edo erosketa berdea planteatzeko eta kalkulatzeko.
- Ingurumen-zaintza estrategikoa eta karakterizazio-faktoreen garapena – Gasteizko Hub
Praktiken helburua: Euskal enpresentzat aukerak sor ditzaketen ingurumen-arloko berrikuntzen identifikazio sistematikoa egitea. Gainera, identifikatutako aukeretarako karakterizazio-faktoreak garatu nahi dira.
Egin beharreko lanak: Zereginen artean, ingurumen-alertak aztertzea eta balioztatzea, Ihoberen arduradunentzako informazio-buletinak sortzen laguntzea eta gaikako zaintza-dokumentuak egitea. Gainera, SimaPro softwarearen bidez identifikatutako karakterizazio-faktoreak garatzen lan egingo da, Climate & Circularity Calculator tresnan integratzeko.
- Finantza jasangarrietarako taxonomia: 5 plazalibre (Bilbo):
Praktiken helburua: Basque Ecodesign Centerreko enpresa bazkideei laguntza ematea finantza jasangarrietarako taxonomiaren arloko hautagarritasuna eta funtsezko adierazleak aztertzeko.
Egin beharreko zereginak: taxonomia-araudiaren arabera jasangarritzat har daitezkeen enpresa-jarduerak identifikatzea. Gainera, laguntza emango da jarduera horien ebaluazio sistematikoa egiteko eta bidezko adierazleak kalkulatzeko.
- Arrisku klimatiko fisikoak eta trantsizio arriskuak, 3 plaza libre (Bilbo)
Praktiken helburua: ekonomia jasangarri baterako trantsizioaren arriskuak eta arrisku klimatiko fisikoen azterketaren sistematizazioan laguntza ematea Basque Ecodesign Center-eko bazkideak diren enpresei.
Egin beharreko zereginak: informazio geografikoko sistemak baliatuz aldaketa klmatikoeran ondorioz gerta daitezkeen muturreko fenomeno klimatikoei aurre egiteko enpresak zenbateraino egokituak dauden aztertzea. Bai eta aldaketa klimatikoari zein merkatuak eta ingurumen politika berriek ezartzen dituzten eskaera berriei egokitzeak enpresarentzako izan ditzazkeen koste eta arrisku finantzieroak aztertzea.
- Ihobeko lan-arloetako proiektuak – Ihoberen bulegoak
Praktiken helburua: Praktikak egiten diren Ihoberen arloaren arabera, helburuak honako hauetara bidera daitezke: berotegi-efektuko gasen isuriak murrizten sustatzeko agenteak mobilizatzen laguntzea, komunikazio-lanetan laguntzea, ekoberrikuntzaren arloan laguntzea, ingurumen-plangintzarako adierazleak kalkulatzen laguntzea, Europako proiektuen arloan laguntzea edo isurien erregistroa.
Egin beharreko zereginak: Praktikak egiten diren Ihobeko arloaren arabera zehaztuko dira.
Praktikak astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara egingo dira presentzialki hainbat zentrotan (Bilboko, Gasteizko eta Arrasateko Basque Circular Hub-en), eta astean egun batean telelana egiteko aukera izango da. Praktiken hasiera-data ekainaren 23an izango da.
Programa Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren eta lotutako enpleguetan lan-esperientziarik ez duten 18-29 urteko gazteei zuzenduta dago. Nahitaezkoa da interesdunak Lanbiden enplegu-eskatzaile edo enplegua hobetzeko eskatzaile gisa inskribatuta egotea. Programa Biologian, Geologian, Kimikan, Fisikan, Ingeniaritzan, EAZn, Zuzenbidean, Ingurumen Zientzietan edo antzeko arloetan goi-mailako heziketa-zikloa edo unibertsitate-titulua (azken mailako ikasleak barne) duten gazteentzat da batez ere.
Izena eman dezakezu hurrengo estekaren bidez: Basque Green Talent (noviasalcedo.es)
Informazio gehiago nahi izanez gero programaren oinarriak irakurri edota jarri harremanetan basquecircularhub@ihobe.eus helbide elektronikoaren bidez.
Hurrengo edizioak
2026ko urrian