Skip to main content

GAZTEA NAIZ

GAZTEA NAIZ

 

Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren helburua da Euskadiko enpresa-sarean ingurumen-jasangarritasuna bultzatzea. Ihoberen bitartez, tokiko enpresekin lankidetzan aritzeko hainbat ekimen zabaldu dira deskarbonizazioaren eta zirkulartasunaren erronkei aurre egiteko, Europar Batasunaren ingurumen-konpromisoen ildotik. Gainera, helburuetako bat da ahalegina etorkizuneko profesionalen prestakuntzara eta prestaketara bideratzea, ekonomia zirkularraren egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izan diezaieten eta, horren bidez, eskualdeko sare profesionala eta akademikoa ingurumen-arloan indartu dadin.

 

Zer zerbitzu eskaintzen dizkie Basque Circular Hub-ek gazteei?

Basque Circular Hub ekonomia zirkular aurreratuko zentroen sare bat da, eta, bertan, garapen jasangarrirako ekimen berriak lantzen eta sustatzen dira. Zentro horiek, berrikuntza-plataformak ez ezik, etorkizuneko profesionalei ikasteko, berritzeko eta gure planetaren ingurumen-ongizatean laguntzeko aukerak ematen dizkieten guneak ere badira. Basque Circular Hub sarearen zerbitzuen artean, honako hauek aipa daitezke:

  • Prestakuntza aurreratua: ekonomia zirkularrean, deskarbonizazioan eta lotutako gaietan espezializatzeko interesa duten ikasleentzako, graduatu berrientzako eta enplegu-eskatzaileentzako ikastaro espezializatuak eskaintzen dira. Era berean, autoprestakuntzan oinarritutako eskema bat dago eskuragarri.
  • Prestakuntza praktikoa: lan-munduan sartzeko aukera errazten duten ingurumen-jasangarritasuneko hainbat praktika-programa eskaintzen dira.
  • Gradu, master eta doktorego amaierako lanak egiteko laguntza: BCHk Bizi Zikloaren Analisia aplikatuta egin beharreko gradu, master eta doktorego amaierako lanak egiteko laguntza ematen du. Ildo horretan, software espezializatua eta tutoretza-zerbitzuak eskaintzen ditu.

Ekonomia zirkularrean nola parte har dezakezun eta nola lagundu dezakezun hobeto jakiteko, aztertu gazteei eskainitako atal hau gure webgunean. Bertan, Hub-ek etorkizuneko profesionalei eskaintzen dizkien zerbitzuei buruzko informazio eguneratua aurkituko duzu.