Skip to main content

SOFTWARE ZERBITZUA

SOFTWARE ZERBITZUA

 

Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, software espezializatua erabiltzeko zerbitzu bat jarri du martxan. Zerbitzu honen helburua da SimaPro eta OpenLCA softwareak eta Climate&Circularity Calculator tresna erabiltzeko sarbidea eta euskarria ematea. Zerbitzu honen bidez, ikasleei, enpresei eta bizi zikloaren analisian interesa duten beste pertsona batzuei tresna espezializatuetarako sarbidea eta proiektuak modu eraginkorrean gauzatzeko beharrezko laguntza eskaini nahi zaizkie.

 

Este servicio ofrece acceso a los siguientes programas:

  • SimaPro: Bizi ziklo osoan zehar produktu edo zerbitzu bati lotutako ingurumen, gizarte eta ekonomia inpaktuak kalkulatzeko tresna profesional bat da, ekodiseinuari, ekoetiketen garapenari, karbono aztarnen kalkuluari edo aztarna hidrikoei aplikatzen zaiena, besteak beste.
  • Open LCA: Kode irekiko software bat da, eta produktu eta zerbitzuen bizi ziklo osoaren analisiak garatzeko aukera ematen du, doako zein ordainpeko datu baseetatik abiatuta.
  • Climate&Circularity Calculator: web tresna bat da, www.ihobe.eus webgunean kokatua, ekonomia zirkularraren eta klima aldaketaren metriken kalkulu integratua egitea ahalbidetzen duena (berotegi efektuko gasen kontabilitatea), eta bai erakundeei bai produktuari aplika dakieke.

 

NORENTZAT

Zerbitzua SimaPro eta OpenLCA sofwareak eta Climate&Circularity Calculator tresna erabiliz ingurumen metrikak kalkulatzeko interesa duten ikasleei, enpresei eta Euskadin bizi den edozein pertsonari zuzenduta dago.

Zerbitzua gradu, master edo doktoretza amaierako lanetarako tresna horiek behar dituzten pertsonei, enpresetako profesionalei eta tresna horiek eskuratzeko interesa duen edozein pertsonari zuzentzen zaie, betiere hirugarrenekiko kontratuen esparrutik kanpo. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, deskargatu erantsitako zerbitzuaren oinarriak. Software horietakoren bat erabili nahi baduzu, bete formulario hau.