Gamesari laguntzea G90 – 2.0 MW modeloko aerosorgailuaren bidez 1 kwh sortzeari buruzko produktuaren ingurumen deklarazioa gauzatzeko.
Ekodiseinu ikasgelak Gamesari lagundu dio aerosorgailu baten ingurumeneragina kalkulatzeko, bizi zikloaren analisi baten bidez. Azterlanaren helburua produktuaren ingurumen-adierazpena sortzea da, hautatutako aerosorgailuaren bidez 1 kwh sortzearen ingurumen-profi la erakusteko. Ondoko lan hauek egin dira:
- Bizi-zikloaren inbentarioak biltzea eta parke eolikoaren azpiegitura eraikitzeko fasearekin lotutako ekipoak eta makinak erabiltzeko egoerak estimatzea.
- Elektrizitatea garraiatzeko eta banatzeko sareei buruzko informazioa bilatzea eta aztertzea: galerak banaketa sareetan, analisi berezia Europako herrialdeen eta eskualdeen arabera, banaketa distantziak, elektrizitatea banatzeko tokiko arauak.
- Aztertutako parke eolikoen ingurumen-eraginen txosten sinplifi katua idaztea:
- Lurzoruaren erabilera
- Bioaniztasunarekiko talka
- Eragin bisuala
- Parkearen garraioaren, instalazioaren eta erabileraren balizko arriskuak
- Eremu elektromagnetikoen sorrera
- Zarata sortzea