Ekonomia zirkularreko irakasleentzako baliabideak
Ekonomia zirkularreko irakasleentzako baliabideak
Ekonomia zirkularreko irakasleentzako baliabideak
Jasangarritasuna gero eta eskakizun handiagoa den testuinguru global honetan, ekonomia zirkularrean gaitasunak dituzten profesionalen prestakuntza funtsezkoa da etorkizuneko erronkei erantzuteko. Helburu horrekin, Basque Circular Hub-ek irakasleen esku jartzen ditu ekonomia zirkularra irakaskuntzan integratzen laguntzen eta errazten duten funtsezko baliabide batzuk.
Basque Circular Hub-ek, Ihobek gaitasun zirkularrak garatzeko sortutako baliabide, tresna eta zerbitzuen bilduma bat eskaintzen die irakasleei, unibertsitateko eta lanbide-heziketako irakasleen sarbidea eta erabilera errazteko. Baliabide horiek gida metodologikoak, MOOC ikastaroak eta ekonomia zirkularreko prestakuntza indartzeko baliagarriak izan daitezkeen beste tresna batzuk barne hartzen dituzte.
Basque Circular Hub-ek, gainera, gaitasunak aztertzeko plataforma bat du, ekonomia zirkularreko eredu baterako trantsizioari aurre egiteko enpresek eskatzen dituzten eta eskatuko dituzten gaitasun tekniko berritzaileak identifikatzeko aukera ematen duena. Urteko emaitzen txostenen bidez, irakasleek enpresek epe labur eta ertainean eskatzen dituzten gaitasunen ikuspegi zehatza lor dezakete.
Urteroko Irakasleen Foroen helburua da etorkizuneko profesionalen prestakuntzan parte hartzen duten eragileen artean gogoeta egiteko eta ezagutza trukatzeko gunea izatea. Unibertsitateetara eta lanbide-heziketako zentroetara bideratuta (TKNIKAren bidez), helburu hauek dituzte: araudi- eta merkatu-joerei heltzea, enpresek eskatzen dituzten gaitasun tekniko berriak aztertzea, eta etorkizuneko profesionalen ekonomia zirkularreko trebakuntza indartzeko aukerak eta beharrak elkarrekin identifikatzea.
Basque Circular Hub-ek irakasleentzat eta ikasleentzat erabilgarriak izan daitezkeen berariazko zerbitzuak eskaintzen ditu:
Informazio gehiagorako kontsultatu gure webgunean deskargatu ditzakezun dokumentuak: Gaitasun zirkularren emaitzen txostena eta Prestakuntza-baliabideak.