Behatokia
EKONOMIA ZIRKULARRAREN BEHATOKIA
Basque Circular Hub Euskadiko ekonomia zirkularraren behatokia da. Duela zenbait urtetik hona, Basque Circular Hub eta aurretiko ekimenak ingurumen-zaintza estrategikoaren esparruan lanean aritu izan dira, Ihoberentzat funtsezkoak diren eragileekin lankidetzan, hala nola Basque Ecodesign Centerreko enpresekin edo ingurumen-politikarako lehentasunezkoak diren sektoreekin, eta eskuragarri dagoen informazio-bolumen handiaren balioa iragazten saiatu dira.
Zaintza-sistema baten bidez, ekonomia zirkularrarekin lotutako tresnak eta kontzeptuak abian jartzearekin lotutako intereseko alerta guztiak arakatzen dira, eta horiek oinarri hartuta, zaintza-txostenak eta merkatu-joerak egiten dira.
Zaintza-txosten sektorial edo indibidual horien helburua (Basque Ecodesign Centerreko enpresen kasuan) erronkak, horiek gainditzeko balizko lan-ildoak eta ingurumen-drive berriei (arau- eta plangintza-driverrak zein merkatu-driverrak) lotutako negozio-aukerak identifikatzen saiatzea da. Hau da, zaintza-txostenek aurretiazko ikuspegi bat dute.