Skip to main content

Lan teknikoak

ENPRESEKIN LAN TEKNIKOAK GARATZEA

 

Ekonomia zirkularreko lan teknikoak garatzea euskal enpresa-sarean, Hubean bertan prestaturiko profesional gazteen parte-hartzearekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresekin lan teknikoak garatzen ditu, eta, ahal den guztietan, trebakuntza-aldi praktikoetan dauden gazteek hartuko dute parte, bai eta ikasgai bakoitzeko adituek ere.

Jarduera honek onarpen handia du enpresa-mailan, eta eskaera handia. Parte hartzen duten enpresen artean honako hauek daude:

  • Basque Ecodesign Centerreko enpresa bazkide handiak.
  • Euskadiko jarduteko lehentasunezko klusterren bidez ordezkaritza duten sektoreetako enpresa txiki eta ertainak (ETEak).

Parte hartzen duten enpresek beren gain hartzen dituzte parte hartzen duten gazteentzako laguntzen poltsaren kostuak (Basque Ecodesign Centerreko enpresa bazkideek, urteko kuotaren bidez; eta ETEek, bekadunari zuzenean ordainduta).

Ihobek bere gain hartzen du enpresak bilatzeko ardura, bai eta parte hartzen duten gazteekin lanen jarraipen teknikoa egiteko eta parte hartzen duten enpresei laguntza eta aholkularitza estrategikoa emateko ardurak ere.