Automobilgintzaren sektorerako piezen bizi zikloaren analisia.
Proiektuaren helburua automobilgintzako piezak ekoizteko bestelako materialak (karbono- eta beira-zuntzak, matrize polimerikoak indartzeko) ebaluatzea da, burdinatik ez datozen material metalikoak ordezkatzeko. Era berean, piezak birziklatzeko edo haien bizitza amaieran tratatzeko prozesuen azterketa txertatu da proiektuan.
Proiektuan balioetsi diren materialak poliamida 6 eta poliamida 6,6 beira zuntzezko % 30eko indargarriaz, matrize plastikozkok, karbono zuntza eta norabide bakarreko zein bi norabideko beira zuntza izan dira. Hainbat formulazio gauzatu ziren, matrizeen indargarrien (norabide bakarrekoak eta bikoak) portzentajeak aldatuz, eta bizitza amaierako hainbat tratamendu aztertu dira, esaterako, errekuntza, glikolisia, pirolisia eta birziklatze mekanikoa. Hona hemen proiektuaren emaitzak:
- Matrize termoplastikoekin alderatuta, epoxi erretxinak du ingurumen-eragin txikiena.
- Indargarrien kasuan, ingurumen-eraginari dagokionez, karbono zuntzaren ekoizpena beira zuntzarena baino kaltegarriagoa da. Zuntz motei dagokienez, karbonoaren kasuan, ordenan ondokoa eragina txikienetik handienera: birziklatua, laburra, ehuna. Beiraren kasuan, ordea: laburra, birziklatua eta ehuna.
- Ingurumen-eraginari dagokionez, prozesurik mesedegarrienak PA 6,6/Karbono zuntz birziklatua/birziklatze mekanikoa, PA 6,6/GF birziklatua/birziklatze mekanikoa eta PA 6,6/GF laburra/birziklatze mekanikoa izan dira.