Ingurumenarekiko jokabide optimizatua duten eraikinen exekuzio materialeko aurrekontua handitzearen analisia.
Proiektua UNE 150301:2003 arauaren arabera ziurtatutako LKS Ingenieria Koop. Elkartean gauzatu da, eta irizpide jasangarriekin hobetutako proiektu baten exekuzio materialeko aurrekontua handitzeko aukera aztertzea du helburu. Horretarako, Bizkaiko teknologia parkearen 612. eraikina, LEED ziurtagiria duena, hautatu da. 9.500 m2-ko bulegoen eraikina da.
Hainbat alderdi izan dira kontuan, besteak beste: inguratzailearen irtenbidea, konposatu organiko hegazkorren isurpen maila txikiak dituzten materialen erabilera, edateko ura aurreztea eta lorategien eta kanpoko zoladuraren diseinua.
Azterketa amaitu ondoren, eraikina jasangarriagoa izateko gauzatu diren lanek ez dutela exekuzio materialeko aurrekontua handitu ondorioztatu da, beste faktore batzuek garestitu baitute. Esaterako, LEEDaren inguruan espezializatutako teknikarien kontratazioak % 2,32ko gainkostua eragin du.