i2e autobus elektrikoaren Bizi Zikloaren Analisia
Autobus elektrikoek, euren mugimendurako erregai fosilak erabiltzen ez dituztenez, ez dute CO2-ko isuri zuzenik, baina bai ingurumen ikuspegitik kontuan izan beharreko zeharkako isuriak. Isuri hauek ezagutzeko interesa dela eta, IRIZAR-en autobus elektrikoaren karnono aztarnaren kalkulurako proiektua sortu egin da.
Horretarako ibilgailuaren BZA egin da. Beste ibilgailuek duten inpaktuarekin konparaketa errazteko, unitate funtzionaltzat bidaiari batek ibilitako kilometro bat hartu da, eta fase guztiak kontuan hartu dira, lehengaiak erauzten direnetik autobusa eraisten den arte.
Horrela ibilgailuaren ingurumen inpaktuko adierazle garrantzitzuenak ezagutu dira, eta hemendik aurrera diseinu taldeak produktu honen bizitza zikloan zehar inpaktu handienak eragiten dituzten materialak, prozesuak eta bizitza zikloko faseak ezagutuko ditu.