Skip to main content
14 Aug 2019

Dinosaurus gaileten bizitza zikloaren analisia, bere lau formatuetan

Nuria Marín Ortiz / Ingeniaritza Kimikoan Masterra / Adam Foods

Proiektuaren helburu nagusia, Artiach enpresako Dinosaurus gailetaren Produktuaren Ingurumen Adierazpena (PIA) garatzea izan da. Horretarako, bizi zikloaren analisi (BZA) bat egin da, The EPD System®-eko , “CPC 234, Bakery Products 2012:06 2.0” produktuen kategoria erregelak (PKE) jarraituz.

BZAaren irismenaren definiziorako, lehendabizi produktua eta bere produkzio prozesuak aztertu dira, ondoren unitate funtzionala eta sistemaren mugak definitu dira, bizitza zikloaren inbentariorako beharrezkoak diren datuak batuz. Ondoren, bizitza zikloaren analisia egin da, ondorengo ingurumen inpaktu-kategoriak aztertuz: berotze globala, eutrofizazioa, azidotzea eta oxidazio fotokimikoa. Azkenik, lortutako emaitzak BZAko txosten batean eta PIA borradore batean batu dira, azken honetan PKEean ezarritako atal guztiak sartu direlarik.

Curso académico: 2017-2018