Eroski enpresarentzat produktuaren ingurumen-adierazpena: UHT behi esnea eta Euskal Autonomia Erkidegotik eratorritako arrautzak. Ideia koadernoa: Kapital naturalaren ebaluazioa eta garapen iraunkorrerako helburuak
Bi bizitza zikloko analisi egin dira, alde batetik UHT behi esnea eta bestetik Euskal Autonomia Erkidegotik eratorritako arrautzak, biak Eroskiko produktuak izanik. Analisiak, Simapro erremintaren bidez egindakoak, Produktuen ziklo osoan zehar parte hartzen duten erakunde desberdinek emandako datu multzoan oinarritu dira. Lortutako emaitzek produktuen fabrikazioa prozesuaren, erabileraren eta bizitza amaieraren inpaktuen ideia bat ematen digute, modu honetan bizi-zikloaren zein fasek duen ingurumen inpaktu gehien identifikatu daitekelarik.
Bestaldetik, eta Basque Ecodesign Center-aren ingurunean, gaur egungo gaiak modu sinple eta dibulgatzailean jorratzen dituzten bi “Idea Koadernoak” egin dira. Zehazki, 2015 urteko NBE Garapen Iraunkorreko Helburuak 18. eta 19. Ideia koadernoetan garatzen dira. Kapital Naturalaren eboluzioa, konpainiaren ekintzen ondorioz sortutako inpaktuak ekosisteman eta biodibertsitatean duten eragina kuantifikatzen duen enpresa-praktika, ere jorratu egin da.