Skip to main content
13 May 2020

Ingurumen-Aztarna Korporatiboaren Kalkuloa

Iñigo Rodríguez de Velasco / Industria Diseinuaren Ingeniaritzako Gradua / Adam Foods

Proiektua Adam Foods-ek Orozkon duen Artiach gaileten enpresaren Ingurumen Aztarna Korporatiboa, 1 + 2 + 3 irismenarekin, kalkulatzean datza. Konpainiaren Bizi-Zikloaren Inbentarioa egin da, eta ondorengo kategoriak kontuan hartu dira: materialaren erostea, erregaien kontsumoa, sortutako emisioak, produktuen garraioa eta bizitza amaiera.

Ondoren, SimaPro programa erabiliz, Bizi- Zikloaren inbentarioaren ebaluazioa egin da, Ecoinvent eta Agri-footprint datu-baseetako adierazleak eta ReCiPe metodologia erabiliz. Azkenik, aipatutako instalazioetarako 2017. urteari dagokion Ingurumen Aztarnaren txostena egin da. Enpresari, ondorengo urteetako Ingurumen Aztarna Korporatiboa kalkulatzeko, inbentarioa biltzeko eta emaitzak lortzeko excel tresna bat diseinatu zaio.

Curso académico: 2018-2019