Skip to main content
13 May 2020

Elikagaien ingurumen aztarna kalkulatzea eta ekodiseinua eta horiek nabarmendu marketing berdearen bidez

Aitor Mejias Ondaro / Industria Disenuaren Ingeniaritzako Gradua / Eroski S. Coop.

Hainbat lan egin dira EROSKIrentzat iraunkortasun arloan, hala nola, txartel ez digitalak ingurumenean dituen inpaktuak kalkulatzea, 3. irismenarekin erakundearen karbono aztarna kalkulatzea, ontzien ingurumen azterketa egiteko baldintzak prestatzea, EROSKI-k merkaturatutako produktuen bizizikloaren azterketa konparatiboak egitea eta produktu ekologikoen araudia, ziurtagiriak eta etiketak aztertzea.

EROSKIk Produktuen Ingurumen Aztarna kalkulatzeko duen ELIKAPEF softwarean, hornitzaileei eskatu beharreko datuei buruzko galdetegiak egin dira, baita programaren funtzionamenduan hobekuntzak identifikatzeko probak egin dira.

Curso académico: 2018-2019