Ontzien ingurumen inpaktuak kalkulatzeko tresna baten diseinua. Ingurumen zaintza estrategikorako txostena
Egindako proiektua, Eroskik dituen ontzientzako Ingurumen Aztarna, Birziklagarritasuna eta Plastikozko Aztarna kalkulatzeko tresna bat diseinatzean datza. Ingurumen Aztarnaren azterketa, Environdec-eko edukiontzietarako eta ontzietarako PCRko (Produktuen Kategoria Arauak) irizpideak jarraituz garatu da. Birziklapenerako eta plastikozko aztarnarako metodologia espezifikoak garatu dira.
Aldi berean, Retail sektorearen Ingurumen Zaintza Estrategikoa egin da, egungo merkatuaren egoera aztertuz, lehiakide garrantzitsuenak ikertuz eta sektorearen etorkizuneko joerak kontrolatuz. Horrekin, informazio aipagarriena biltzen duen txosten bat prestatu da eta erabakiak hartzen laguntzeko, Eroskirentzat ingurumeneko ekintza estrategikoak proposatu dira.