Skip to main content

  Atzera

ARGITALPENAK

Konpongarritasunaren egoera EAEn

Ekonomia zirkular bateranzko bilakaerak ekodiseinutik birmanufakturara edo birziklatzera doazen estrategiak aplikatzea eskatzen du.

Estrategia horietako bat konponketa da, produktu baten bizitzaren amaiera-data atzeratzea ahalbidetzen duena, akatsen bat detektatu ondoren. Iraunkortasun arloari dagokionez, produktua gehien erabiltzea ahalbidetzen duten estrategien azken maila da konponketa, birmanufakturaren, berregokitzearen, berritzearen eta berrerabiltzearen atzetik, eta birziklatze-estrategien aurreko urratsa da.

2030erako Hondakinen Plan berria dela bide, eta plan informatu bat eraikitze aldera, IHOBEk EAEko konponketa arloaren diagnostiko bat landu zuen 2019/2020an. Dokumentu hori informazio publikoan oinarritzen da, eta araudi aplikagarria, merkatuaren egoera eta konponketa sustatzeko funtsezko sektoreak identifikatzen ditu, bai eta jardunbide egokiak eta jardunbide hori hondakinak prebenitzeko estrategia gisa sustatzeko mekanismoak ere.

Diagnóstico de la reparación en la CAPV