Skip to main content

  Atzera

ARGITALPENAK

Ekoberrikuntza Euskadin. 74 irtenbide zirkular berri

Argitalpen honek 2017 eta 2023 urteen artean Ekoberrikuntza Programa Zirkularraren esparruan amaitutako 74 proiekturen emaitzak jasotzen ditu. Ihobek —Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ingurumen-jarduketako sozietate publikoak— kudeatzen du programa hori, eta ekodiseinua, ekonomia zirkularraren demostrazioa eta ekoberrikuntza estrategikoa sustatzen ditu euskal enpresetan.

Proiektuetan garatutako edo frogatutako irtenbide zirkular berrien %24 dagoeneko martxan badaude ere edo merkatuan saltzen badira ere, data horretan amaitutako proiektu guztien emaitzak sartu dira, eta enpresek beraiek haiek baliozkotu dituzte. Argitalpenaren fitxa bakoitzak proiektu bakoitzaren ingurumen-, teknika-, ekonomia-, merkataritza- edo merkatu-bideragarritasuna grafikoki jaso du, etorkizuneko I+G+b-n eragiteko oztopoak eta beharrak non dauden jakiteko.

Argitalpen hau 2022ko edizioaren luzapena da, Ekoberrikuntza Euskadin. 105 industria-proiektu irtenbide zirkular berrietarako.

Informazio gehiago: www.ecoinnovacion.ihobe.eus
Ecoinnovación en Euskadi. 74 nuevas soluciones circulares