Skip to main content

  Atzera

ARGITALPENAK

Ekonomia zirkularreko Ingurumen-zaintza Estrategikoko Txostena. 2025erako 10 gakoak

Basque Ecodesign Center ekimenak ingurumen-zaintza estrategikoari buruzko txostenak egiten ditu bere zaintza-sistemaren bidez eskuratutako ezagutzan oinarrituta. Honako hau txosten horien hirugarren edizioa da. Hala, ekonomia deskarbonizatu eta zirkularrago baterako trantsizio-palanka gisa araugintzan eta merkatuan dauden azken berrikuntzak batzea du helburu. Horrez gain, estandar berriak eta aitortutako metodologiak identifikatzen ditu, hain zuzen ere Basque Ecodesign Centerreko enpresa bazkideek diharduten balio-kateetarako esanguratsuak izan daitezkeenak. Horretarako, Europako Itun Berdearen jarduera-ardatz nagusiak jorratzen dituzten sei gaien inguruan antolatzen da txostena:

• Gardentasuna eta posizionamendua.
• Ekonomia zirkular baterako ekodiseinua.
• Bigarren mailako lehengaiak eta hondakinen kudeaketa.
• Deskarbonizazoa, bizi-zikloaren ikuspegitik.
• Zero Pollution.
• Finantza jasangarriak.

Informe de Vigilancia Ambiental Estratégica en economía circular. Las 10 claves para 2025