Skip to main content

  Atzera

ARGITALPENAK

2025eko Industria Ekobarometroa

Euskadiko Industria Ekobarometroa Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Ihobe sozietate publikoak egiten du aldian behin. Txosten honek euskal industria-enpresek ingurumenaren arloan duten pertzepzioa, jarrerak eta portaerak ebaluatzen ditu. Edizio honetan, azterketa eskualdeko ingurumen-estrategiaren barruan kokatzen da, eta bere irismen tematikoa zabaltzen du, ekoberrikuntzari eta digitalizazioari lotutako dimentsio berriak txertatzeko.

Txosten berri horren ondorioak positiboak dira: 2020ko Ekobarometroak lortutako datuekin alderatuta, ondoriozta daiteke Euskadiko industria-enpresak "asmoetatik ekintzetara" igaro direla. 2020an, enpresa bakoitzeko 3,8 ekintza zeuden batez beste eraginkortasuna hobetzeko; gaur egun, ordea, datu hori 5,5 ekintzara iristen da batez beste. Eta beste datu bat: Energia aurrezteko (%88), hondakinak minimizatzeko (%87) eta materialak aurrezteko (%83) praktikak jada normalizatuta daude kudeaketan.

Ecobarómetro Industrial 2025