Software zerbitzua
SOFTWARE ZERBITZUA
Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, software espezializatua erabiltzeko zerbitzu bat jarri du martxan. Zerbitzu honen helburua da SimaPro eta OpenLCA softwareak eta Climate&Circularity Calculator tresna erabiltzeko sarbidea eta euskarria ematea. Zerbitzu honen bidez, ikasleei, enpresei eta bizi zikloaren analisian interesa duten beste pertsona batzuei tresna espezializatuetarako sarbidea eta proiektuak modu eraginkorrean gauzatzeko beharrezko laguntza eskaini nahi zaizkie.
Este servicio ofrece acceso a los siguientes programas:
NORENTZAT
Zerbitzua SimaPro eta OpenLCA sofwareak eta Climate&Circularity Calculator tresna erabiliz ingurumen metrikak kalkulatzeko interesa duten ikasleei, enpresei eta Euskadin bizi den edozein pertsonari zuzenduta dago.
Zerbitzua gradu, master edo doktoretza amaierako lanetarako tresna horiek behar dituzten pertsonei, enpresetako profesionalei eta tresna horiek eskuratzeko interesa duen edozein pertsonari zuzentzen zaie, betiere hirugarrenekiko kontratuen esparrutik kanpo.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deskargatu erantsitako zerbitzuaren oinarriak. Software horietakoren bat erabili nahi baduzu, bete formulario hau.