G90 2.0 MW modeloko aerosorgailuaren bizi zikloaren analisia.
ECOWIND proiektuaren bidez, Gamesaren G90 - 2.0MW aerosorgailuaren bizi zikloaren analisia gauzatu da, Burgosko probintziako El Carril parke eolikoan kokatu dela kontuan harturik. Analisia etorkizuneko lan-tresna bezala erabiliko da, produktu plataforma horren ingurumen jokabidea hobetzeko, bizi ziklo osoan. Analisia gauzatzeko, produktuaren fabrikazioan arreta bezeria jarri da, eta ekoizpen fase guztiak eta ekoizpen prozesuan parte hartzen duten planta guztietako datuak hartu dira kontuan. Hala, aerosorgailuaren elementuek zer-nolako ingurumen eragina sortzen duten egiaztatu da: eusteko elementuek (dorrea eta zimenduak) % 55ekoa eta aerosorgailuaren errotoreak % 16koa. Nacelleari dagokionez, biderkatzaileak eta ardatz motelak sortzen dute eragin handiena. Balio-bizitza osoan, bizi ziklo osoan kontsumitzen duen energia 50 aldiz sortzen du, gutxi gorabehera. Horrenbestez, Gamesa G90-2.0MW makinak funtzionatzen urte erdi baino gutxiago betetzean, bizi ziklo osoan kontsumituko duen energia berreskuratuko du.