HABIC klusterraren enpresentzako egurrezko irtenbideen bizi zikloaren analisia.
HABIC klusterreko kide diren Euskadiko enpresek merkaturatzen dituzten egurrezko zenbait produkturen bizi-zikloaren analisia egin da proiektu honen bidez. Aztertutako produktuak ondoko hauek izan dira, zehazki: egur kontralaminatua (EGOIN SA), egur laminatua (Grupo Holtza SL), termikoki eraldatutako egurra (Termogenik - Torrebaso SL) eta kanporako tratatutako egur zilindroak (PROTEC, Protección y tecnología de la madera, SL).
Bizi-zikloaren analisia cracle-to-gate ikuspuntutik gauzatu da, «PCR 2012:01: Product category rules (PCR) for preparing an environmental product declaration (EPD) for Construction Products and construction services» dokumentuaren gidalerroei jarraiki.
Proiektuaren emaitzek ingurumenaren aldetik egurra eraikuntzako material gisa egokia dela berresten dute, naturala delako, eraldatzeko prozesuak eragin txikia duelako, hazkunde prozesuan CO2 xurgatzeko ahalmen handia duelako eta iraunkortasun handia duelako, duen pisuarekin alderatuta.