Skip to main content
30 Nov 2015

«Large aircraft» hegazkin baten hegalen eta buztanaren zati mugikorren bizi zikloaren analisia.

ndustria ingeniaria - Industria diseinua eta proiektuen kudeaketa - AERNNOVA ENGINEERING DIVISION

Joseba Larrinoak Aernnova Engineering enpresaren «large aircraft» hegazkinaren hegalen eta buztanaren zati mugikorren bizi-zikloaren analisia egin zuen, horien fabrikazioan erabilitako materialen eta prozesuen kantitatearen eta toxikotasunaren arabera. Proiektu honek bi helburu zituen:

Lehenik, Embraer KC-390 hegazkinaren –karga hegazkina da eta, batez ere, erabilera militarra du– aleroiek, fl apek eta rudderak bizi ziklo osoan duten ingurumen-eragina ezagutzea. Horretarako, bizi-zikloaren analisiaren bidez produktua balioetsi zen. Bizi zikloaren analisiaren bitartez, produktu horien bizi zikloan ingurumen-eragin handiena duten materialak, prozesuak eta faseak ezagutu ahalko dira.

Bigarren helburua AERNNOVAreb produktuek UNE-EN ISO 14006:2011 ziurtagiria lortzeko oinarriak jartzea da, baita diseinu- eta garapen-prozesuetan ekodiseinuaren irizpideak aplikatzeko metodologia txertatzeko prozedura sortzea ere.

Curso académico: 2011-2012