Skip to main content
30 Nov 2015

Forjazko erreminten azala erdiautomatikoki berreraikitzea.

Alberto Marina - Industria diseinuko industria ingeniaria - CIE Automotive

Proiektu honen helburua forjazko tresnak konpontzeko prozesu erdi-automatiko bat lortzea da. Hala, konponketa prozesu jasangarriago bat diseinatuko da, eta baliabideak eta jarduteko denborak txikituko dira.

Prozesu berri hori (digitalizazio GOM sistema bezala ezagutzen da) jasangarriagoa da ingurumenaren aldetik, energiaren kontsumoa eta mekanizazioaren denbora lantzen baitira, batik bat, eta nabarmen murrizten. Gainera beste alderdi batzuk ere aldatzen dira, adibidez, kutsagarriak ez diren labaingarriak erabiltzea edota sortutako hondakinak gutxitzea (taladrina, garbiketako hondakin ura edo hondakin metalikoak). Hona hemen proiektuaren emaitzak:

  • Proposatutako prozesu berriak (GOM) mekanizazio prozesua % 63 txikitzen du gaur egungo prozesuarekin alderatuta.
  • GOM prozesuak gaur egungoak baino % 27 eragin txikiagoa sortzen du ingurumenean, eta aztarna erabat betetzeko ohikoak baino % 80 txikiagoa.
  • Aztertutako estanpa proposatutako prozesuaz konpontzean, ohiko prozesuarekin baino % 25 CO2 gutxiago isurtzen da atmosferara.
Curso académico: 2011-2012