Ekodiseinuaren metodologia hiri altzari pieza bat (Sloper eserlekua) berriro diseinatzerakoan aplikatzea.
ONN Outside Mobiliario Urbano SL enpresan burutu zen proiektua, eta enpresak ekodiseinuarekin sortutako lehenengo elementua izan da. Etorkizunean bertako produktuei metodologia hau ezartzeko lehenengo urratsa izan da, halaber.
Proiektuaren helburua hiri-altzari bat berriro diseinatzeko hobekuntzaestrategiak ezartzea da. Sloper bildumako eserleku bat diseinatu da ekodiseinuaren metodologia aplikatuta. Horretarako, produktuaren bizi-ziklo osoa aztertu zen eta ingurumenari eragin txikiagoa sortuta eserlekua berriro diseinatzeko datu objektiboak eskuratu ziren. Bizi-zikloaren azterketen emaitzek erakutsi zuten ingurumenarekiko eragina lehengaiak lortzeko fasean eta ekoizpen-fasean sortzen zela batez ere (ingurumenarekiko eragin guztiaren % 92). Hautatutako hobekuntza-neurriak aplikatu ondoren, ekoizpen-faseari eta bizi-ziklo amaierako faseari lotutako eragina gutxi gorabehera % 19 txikitu zen.