Ekodiseinuan oinarritutako stand bat diseinatzeko metodologia garatzea.
Proiektu honen helburua ekodiseinatutako stand sorta bat gauzatzeko barne-eskuliburu bat idaztea izan zen. Era honetan, ingurumenaren ikuspuntutik jokabide iraunkorragoa izango zukeen produktua eskaini ahalko litzaieke bezeroei. Lerro horretako stand berriak diseinatzeko garaian, enpresak ingurumen-aldagaia kontuan hartuko du, eta produktuaren ingurumen-alderdi esanguratsuenak identifi katu eta ebaluatuko ditu. Hala, produktuek ekoizpenean, muntaketan, erabileran eta birziklatzean markatutako kalitate-helburuak betetzen dituztela bermatu da, bai eta sortutako inpaktua minimizatu ere. GEO2 azokan Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen standaren diseinuari metodologia hori aplikatu zitzaion, eta hargatik hautatu zuten standa diseinatzeko lehiaketaren esleipendun.