Etxebizitza baten kontrol domotikoko kit energetikoaren ekodiseinua.
Gauzatutako ekodiseinu proiektuaren bidez energia aurrezteko sortaren hasierako prototipoak eta ekoitzitako produktuak konparatu dira, ingurumeneko alderdiak kontuan izanik. Hala, ingurumen-eragina txikitzeko estrategiak zehaztu dira, neurriak eta ekodiseinua aplikatuz lortu den hobekuntza portzentajea egiaztatzeko.
Azterketaren helburu nagusia Wattio ekodiseinuaren alorrean lanean ari dela ziurtatzeko informazioa lortzea da, baita egungo produktuen datuak lortzea ere, etorkizunean produktuen diseinuan erabil ahal izateko.
Neurri horiei esker, birdiseinatutako sortaren ingurumen-eragina prototipoarena baino % 16 txikiagoa da. Hala, % 17 lehengai gutxiago kontsumitzen da eta berotegi-efektuko gasen isurpena % 3,5 jaitsi da.
Gainera, kontsumoak monitorizatzeko eta kudeatzeko halako sorta domotiko bat erabiltzeak aurrezpen ekonomiko nabarmena ekarriko dio kontsumitzaileari.