Skip to main content
01 Dec 2015

Txabarri kaleko 69. zenbakian kokatutako eraikina energetikoki birgaitzeko ikerketa.

Jon Mikel Angoitia - Industria ingeniaria - Eraikuntza - SESTAO BERRI 2010

Proiektuaren helburua Txabarri kaleko 69.ean kokatutako eraikina partzialki birgaitzeko ikerketa energetikoa gauzatzea izan zen, Sestao Berri 2010 enpresarentzat.

Ikerketa horren bidez, eraikinaren gaur egungo egoera eta hartu beharreko irtenbide teknikoen ondoren izango lukeen egoeraren arteko konparazioa egin da. Neurriak, besteak beste, honakoak dira: Eraikuntzaren Kode Teknikoaren gutxieneko betekizuna, kode horretan zehaztutako transmitzantzien % 25 txikitzea, biomasa-galdara instalatzea eta eguzki babesa duen kondentsazio galdara instalatzea (ur beroaren eskaeraren % 50 ematen du).

Birgaitu gabeko eraikinak urtean 27.420,1 kg CO2 isurtzen zituen; hobetutako inguratzailearekin 0 kg izango litzateke biomasa erabiliz gero, eta 9.075 kg CO2 urtean, biomasa galdara kondentsazio galdara batekin ordezkatuz gero. Kasu bietan, 100etik 43 puntu lortuko lirateke Euskadiko eraikuntzaren ingurumen-jasangarritasuna kalifi katzeko etiketan.

Curso académico: 2010-2011