Skip to main content
01 Dec 2015

Ekodiseinurako metodologia bankada horizontaleko tornu bati aplikatzea.

Jon López - Industria ingeniaria - Industria diseinua eta proiektuen kudeaketa - Tornos Gurutzpe

Ihobeko makina erreminten sektoreko ekodiseinurako sektore-gidaren barruan egindako proiektua da honakoa. Pieza handiak mekanizatzeko GURUTZPEko tornu baten ingurumen-inpaktuaren azterketa egitea izan du helburu. Inbentario zehatz batean oinarrituta egin da ingurumen-inpaktuaren azterketa, eta emaitzek erakutsi dute produktu honen fase esanguratsuena erabilera fasea dela. Energia kontsumoa, zarata eta bibrazioak, makinaren pisuak, olioak, taladrinak eta pinturak eta horiekin lotutako alderdiak izan dira azterketa honetako hobekuntza proposamenen helburu. Esaterako, standby moduan egiten den kontsumoaren optimizazioarekin eta pisua gutxitzeko material ezberdinak erabiltzearekin lotutako hobekuntzak.

Curso académico: 2008-2009