Skip to main content
01 Dec 2015

Ordizian kokatutako 30/13,2 kV-ko azpiestazio transformatzaile baten ekodiseinua.

Asis Arriola - Industria antolakuntzako ingeniaria - IBERDROLA INGENIERÍA Y CONSTRUCCIÓN

Gauzatutako proiektuaren bidez, Ordiziako banaketa azpiestazio transformatzaile baten ingurumeneko diagnosia egin da, elektrizitatearen sektoreko instalazioen diseinuan ekodiseinuko irizpideak txertatzeko aukera aztertze aldera.

Proiektuaren indarguneetako bat analisia gauzatzeaz arduratu den taldearen eta hornitzaileen arteko elkarlan estua izan da. Izan ere, elkarrekin paraleloan lan egin dute, informazioa emanez eta taldean bizi-zikloaren analisiari eta ekodiseinuari buruzko banako egitasmoak gauzatuz.

Ingurumen-eragina balioztatu ondoren, Ordiziako azpiestazioak inpaktu nagusiak erabilera fasean sortzen dituela egiaztatu da. Izan ere, instalazioak 40 urtez funtzionatzen du, eta horietan energia-kontsumo handia du. Ingurumenean eragin handiena duten materialei dagokienez, plaka elektronikoen erabilera nabarmendu daiteke, ondoren SF6 gas isolatzailearena. Metalek (letoia, kobrea, aluminioa edo burdina-nikelaren aleazioa), gainera, eragin nabarmenak sortzen dituzte, aztertutako beste materialekin alderatuz. Proiektu honi esker, enpresak instalazioaren ingurumen-profi la hobetzeko estrategiak zehaztu ahalko ditu:

  • Ekipoen eta instalazioaren eraginkortasun energetikoa handitzea.
  • Ekipo eraginkorragoak edo ekodiseinuaren arabera sortutakoak hautatzea.
  • Instalazioetan erabilitako materialen kantitatea txikitzea.
  • Materialak ingurumen-eragin txikiagoa duten beste batzuekin ordezkatzea.
Curso académico: 2011-2012