Skip to main content
01 Dec 2015

Prentsa hidrauliko baten bizi-zikloaren azterketa ONAPRESen.

Asier Allende - Industria ing. teknikoa – Industria elektronika - ONAPRES

Prentsa hidrauliko baten bizi-zikloa aztertu zuten proiektuan. Makinaerreminten sektorerako ekodiseinu gida bat egitearen harira gauzatu zuten proiektua, sektore honek etorkizunean Energia Kontsumitzen duten Produktuei buruzko zuzentarauak ezarritako gauzatze neurriei aurrea har ziezaien.

Azterketaren helburua prentsa hidrauliko baten diseinuan eragin handiena duten bizi-zikloaren faseak zeintzuk ziren argitzea zen. Emaitzek erakutsi zuten prentsaren eraginen % 98 erabilera faseari zegozkiola. Hortaz, hobekuntzarako ideiak pentsatzeko fase horri erreparatu zioten gehien. Bizi-zikloaren azterketari esker, etorkizunean diseinatzen diren prentsa hidraulikoetan ingurumenarekiko eraginak murrizteko neurriak hartu ahal izango dira.

Curso académico: 2008-2009