01 Dec 2015
FAGOR Automation S. Coop.-en produktuen eta haien garraiorako bilgarriak aztertzea eta birdiseinatzea
Maria lópez iturregui - Ind. Diseinu Ingeniaritza Teknikoa Arrasateko Ekodiseinu Gela - FAGOr Automation, S. Coop.
FAGOR Automation S. Coop.-en CNC negozio-produktuen bilgarriak aztertu eta birdiseinatu ditu. Guztira, hiru bilgarri dituzte enpresan: tertziarioa, biltegirako arrunta eta bidalketarako arrunta. Hiru bilgarri motak birdiseinatzea lortu du proiektu honetan. Irizpide nagusiak honakoak izan dira: % 100 birziklagarria izatea, material bakarra izatea, itxura zaintzea, eta inpaktua gutxitzea. Horrez gainera, etekin ekonomikoak eskuratzeko modua eman du.
Curso académico: 2007-2008