Skip to main content
02 Dec 2015

Autogintza sektorerako egiturazko konpositeak prozesatzerakoan teknologia berriak aplikatzearen inguruko ingurumen azterketa

Idoia Aboitiz - Industria diseinuan ing. teknikoa Arrasateko Ekodiseinu Gela - Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Autogintza sektorean karbono zuntzezko konposite indartuek ingurumenari sortzen dioten eragina ebaluatzeko, proiektu honetan hiru ildo aztertu dira: Batetik, material mota honentzat benetako ekoizpen prozesuetako hainbat ingurumen-adierazle eskuratu dira. FPK enpresak inbentario zehatzak egin ditu. Bestetik, autoen altzairuzko eta material konposatuzko elementuen ingurumen eraginaren ebaluazio alderatua egiteko planteamendua egin dute. Azkenik, birziklatzeko eta birbalioztatzeko teknologiak ere bilatu dituzte; baita konposite birziklatuentzat aplikazio berriak ere.

Curso académico: 2008-2009