02 Dec 2015
Hondakinen prebentzioa Urbil zentro komertzialean
Ainara Astigarraga eta Naiara Eguia - Ingeniari teknikoa industria diseinuan Arrasateko Ekodiseinu Gela - Urbil zentro komertziala
Urbil zentro komertzialarekin elkarlanean aritu dira proiektu honetan hondakinen sorrera prebenitzeko eta, horrela, ereduak hobetzeko. Horretarako, Urbilen sortzen diren hondakinen ezaugarriak aztertu dira hasteko. Ondoren, hainbat prebentzio neurria aztertu eta sustatu dira. Neurri horiek praktikan jartzen lokal komertzialek eta bezeroek hartu dute parte. Neurrien artean, besteak beste, birziklatzeko paperontziak jarri dira bezeroentzat, jatetxeetan konpostatzeko eta hondakinak bereizteko sistema jarri da, hondakinak berrerabiltzeko kudeaketa sistema eta azken minutuko merkatuak eta tailerrak ere bai. Neurri horien berri eman da kartelen bidez, horrela, partaidetza areagotzeko.
Curso académico: 2008-2009