Skip to main content
02 Dec 2015

Emaús Koop. S.-ren EkoCenter Donostiaren bilketa eta hautaketa prozesuaren ingurumen hobekuntza.

Oihana Rodríguez - Ingeniari teknikoa industria diseinuan - Arrasateko Ekodiseinu Gela - EMAUS Koop. S.

Hondakinak berreskuratzeko eta berrerabiltzeko Donostiako EkoCenter zentroan egiten da gailu elektriko eta elektronikoen hondakinen, oihal hondakinen eta bolumen handiko hondakinen bilketa eta hautaketa. EMAUS Taldea Gizarte Fundazioko enpresek kudeatzen dute zentroa. Kudeaketa prozesu honek ingurumenari sortzen dion eragina ebaluatu dute proiektuan. Berrerabilpenak protagonismo berezia duen kudeaketa sistema honen abantailak erakusten ditu azterketaren emaitzak. Horrez gain, prozesua hobetzeko informazioa ere ematen dituzte emaitzek. Gainera, ezespen zatia murrizteko azterlana ere egin da eta, horri esker, etorkizuneko proiektuetarako lan ildoak finkatu dira.

Curso académico: 2008-2009