Skip to main content
03 Dec 2015

HABIC KLUSTERrera kidetutako enpresen produktuentzat bizi-zikloaren analisiaren garapena

Iraide Puente - Industria-antolaketako ingeniaria - Cluster Habic

Proiektuaren helburua, HABIC Klusterrera kidetutako enpresen zurezko produktu batzuen bizi-zikloaren analisi (BZA) egitea da. Zehazki, aztertutako produktuak ijeztutako profila (Grupo Gámiz S.A.), taula kontratxapatu (Maderas de Llodio S.A.) eta zurezko paleta (Ebaki XXI S.A.) izan dira. Azterketaren helburua produktuen ingurumen inpaktua kalkulatzea eta bezeroari informazio fidagarria eta objetiboa eskaintzea izan da.

Horretarako egindako BZA, “PCR 2012:01: Product category rule for preparing an environmental product declaration (EPD) for Construction Products and construction services” documentuan ezarritako arauak jarraitu dira. Emaitzek, zura eraikuntzarako material jasangarrienetariko bat dela frogatzen dute beronen lortzeko era, berritzea eta bererabiltzeko edo birziklatzeko ahalmena dela eta. Gainera, egurrak hazkuntza fasean CO2 kantitatea handiak xurgatzen ditu, ondorioz aztertutako produktuen CO2 baliokideen isurpena ezaugarri hau kontuan harturik negatiboak dira. Zuraren beste onuretako batzuk desegiteko energía gutxi behar duela, eta batzutan energía sortzeko erabili daitekeela honen subproduktuak errez gero dira.

Curso académico: 2012-2013