G&C arquitectos-entzat hirigintza iraunkorrerako soluzioen katalogoa
Proeiktua eraikuntza eta hirigintza iraunkorrean ekodiseinatutako proiektuetan espezializatutako G&C arquitectos (www.gc-arquitectos.com) hirigintza eta arkitetura estudioarentzat hirigintza iraunkorrerako sistema eta soluzio katalogo bat garatzea izan da.
Katalogo honen helburua, hirigintza eta paisajismo proiektuetan irizpide jasangarriak dituzten teknika, sistema eta produktu berrien eransketa erraztea izan da, hirigintza proiektuen garapen iraunkorrerako gidaren (Ihobe- Sprilur) hedapena zabaltzen eta osatzen delarik.
Katalogoa erreminta praktiko bat da, zeina hirigintza iraunkorrerako soluzioak burutzeko teknika, produktu eta sistema desberdinak batzen dituzten fitxaz osatuta eta obra-kapituluen arabera antolatua dago: diseinua, eraispenak, lur mugimenduak, bide-zoruak, euste-hormak eta zimenduak, zoladurak, soinu babesa, altzariak, instalazioak, lorezaintza, seinalizazioak eta hondakinak. Katalogoan produktuei edo teknikei buruzko informazioa erakusten da. Bertan, honen aplikazio eremua, taula konparatibo bat (zeinetan balorazio ekonomikoa eta iraunkortasun ezaugarri garrantzitzuenak erakusten dira ), oharrak eta bere erredakzioan erabilitako informazio iturriak agertzen dira.