Skip to main content
03 Dec 2015

Preskriptoreentzat eta erabiltzaile edo azken kontsumitzaileentzat Ekodiseinu gelan lortutako emaitzen zabaltzea, sustatzea eta balioan jartzea.

Endika Ramos - Industria-antolaketako ingeniaria - CLUSTER HABIC

Proiektua iraunkortasunaren arloan HABIC klusterrari elkartutako enpresen produktuak eta egindako proeiktuak balioan jartzeko estrategia bat garatzean oinarritu egin da, batez ere basogintza sektoreko eta egurraren eraldaketaren sektoretan. Horretarako Zaintza Teknologikoko lanak egin dira eta nazioarteko mailan sektoreko enpresa garrantzitsuenak ikertu egin dira: empresa hauek beroien produktuen ingurumen onurak, ekodiseinua, produktuen ingurumen-adierazpenak (PIA), etab. ezagutzera emateko, zabaltzeko eta sustatzeko erabiltzen dituzten bideak aztertu dira.

Artearen egoera lortu ondoren, profesionala eta egurraren kontsumitzaile den sektore bati zuzenduriko webgune baten edukinak sortzera eta garatzera ekin zaio zeina Habiceri elkartutako enpresek ingurumen arloan eta EAE-ko mailan orokorrean garatutako produktuak eta proiektuak zabaltzeko balio duen. Habic klusterrari elkartutako enpresek ekodiseinuan eta BZA-PIAko proeiktuetan lortutako emaitzak nazioarte-mailan empresek bertoko egurraren erabilpenean eta produktuen sustapenean argitaratu dituzten ikerketen emaitzekin kontrastatu egin dira ere.

Azkenik, Habic-ek garatu ditzakeen proiektu eta ekimenentzako etorkizuneko estrategia batzuk zehaztu dira, esaterako EPD sektorialen garapena edo lanak arintzeko eta kostuak murrizteko jarduerak partekatzen dituzten enpresen arteko lankidetza.

Curso académico: 2013-2014