Skip to main content
03 Dec 2015

BURDINOLA-n bulegoko eta barne erabilerarako etxekoak ez diren altzarientzako ziurtagiria FEMB (European Federation of Office Furniture Manufacturers)

Asier Larma - Industria Ingeniaria - Termoenergetika - BURDINOLA S.COOP.

Europako Bulegoko Altzari Fabrikatzailen Elkartea (European Federation of Office Furniture Manufacturers), altzarien iraunkortasunaren neurketarako europar mailan erreferentzizkoa izan nahi duen araua garatzen hari da.

Ziurtapenaren emaitza betetako borondatezko irizpideen batuketaren arabera, produktuaren iraunkortasunaren maila desberdinak dituen (urrea, zilarra edo platinoa) sailkapen bat da.

Proiektuaren helburua, arau honen arabera Burdinola, S.Coop-ko altzariek duten betetze maila egiaztatzea izan da, ondoren ziurtatu ahal izateko. Ziurtapen honek Burdinola, S.Coop bezalako Altzari enpresak lehiakideetatik desberdintzea hala nola pertsonen osasunarekin eta produktuen iraunkortasunarekin erlazionatutako betebeharrak oztopo larriak diren instalazio-proiektu handietan sartzeko aukera ahalbidetuko du. Honek, etorkizunean Burdinola S.Coop.-ek puntuazio hoberena helburutzat izatea ahalbidetuko du, produktuen etengabeko hobekuntza eta material jasangarriagoak erabiltzea suposatuko duelarik.

Curso académico: 2013-2014