Skip to main content
03 Dec 2015

Egoin empresako 1 m3 EGO-CLT-entzat Produktuaren Ingurumen Adierazpenaren garapena

Félix Fernández - Industria Ingeniaria – Elektrizitatea eta fabrikazioa - Egoin S.L.

Proiektua, Egoin enpresak merkaturatutako EGO_CLT produktuaren bizi-zikloaren azterketa (BZA) egitean zetzan. BZA “PCR 2012:01: Product category rules (PCR) for preparing an environmental product declaration (EPD) for Construction Products and construction services” dokumentuan ezarritako erregelak jarraituz, “cradle-togate” ikuspuntu batetik egin da, hau da, lehengaien erauzketatik produktua fabrikatik ateratzen den arte.

Lortutako emaitzek, egurrak hazkuntza fasean duen CO2aren xurgapena dela eta, produktuaren CO2 baliokideko isuriak negatiboak direla erakusten dute, zehazki - 887 kg CO2 baliokide. Modu honetan, zurak eraikuntzako elementu gisa duen ingurumen-egokitasuna balioesten da, berorren izaera naturala, eraldatze-prozesutik eratorritako eragina eta hazten ari den bitarteko CO2–aren xurgatze maila kontuan hartuz, hala nola duen erresistentzia ahalmena berezko pisuarekin alderatuz gero.

Curso académico: 2012-2013