Termikoki eraldatutako zurarentzat Produktuaren Ingurumen Adierazpenaren garapena
Proiektuaren helburua, Termogenik empresako termikoki eraldatutako zurarentzat EPD® System bidezko ziurtagiria lortzea da. Prozesua temperatura altua eta ur lurrina aplikatuz egiten da. Honek, zuraren iraunkortasuna eta egonkortasuna luzatzen du tratamendu kimikoak erabili barik, guztizko produktu ekologiko bat lortzen delarik.
Produktuaren Ingurumen Adierazpena “PCR 2012:01 Product Category Rules and PCR Basic Module: Construction Products and Construction Services” arauan oinarritzen da. Ingurumen adierazpena egiteko, sortzetik fabrikaren aterainoko hedadura duen eta lehengaien erauzketatik tratamendu termikoko prozesua bukatzen den arte produktuaren bizitza etapak barneratzen dituen bizizikloaren analisia egin da. Analisi horretatik, produktuaren isuriak -781.38 kg CO2 baliokide direla ondorioztatzen da.