Esgurrezko espezie desbardinen 1m3 profil laminatuaren eta 1m3 habe laminatuaren Bizi zikloaren Azterketa eta Produktuaren Ingurumen Adierazpenaren garapena.
Proiektua espezie desberdinetako egurrezko profil laminarraren eta habe laminarraren bizi zikloaren analisia egitean datza. Proiektuaren helburua beronen fabrikazio prozesua eta ingurumen inpaktua ezagutzea izan da, ondoren Produktuaren Ingurumen Adierazpen bat garatzeko, eta horrela bezeroari informazio fidagarria eta objetiboa eskainiko zaiolarik.
Gámiz taldearen filosofiaren ardatzak jasangarritasuna, berrikuntza eta kalitatea dira. Erabilitako egurrak modu jasangarrian kudeatutako basoetatik etortzea ezin bestekoa da. Gainera, lehengaiak máximora aprobetxatu egiten dira, egurresko hondakinak lehortegirako beroan bilakatuz eta ondorioz 100% probetxua lortuz.
Lortutako emaitzek, egurra eraikuntza material jasangarrienetariokoa dela erakusten dute. Azterketak inpaktu handiena ustiapen moduluari, lehengaien fabrikazioari eta elektrizitatearen sorketari (Upstream moduloa) dagokiela adierazten dute. Bestaldetik, Core moduluaren barnean,ingurumen inpaktu handiena duen etapa garraioa dela nabarmendu behar da, beraz hobekuntza puntua kontsideratu beharrekoa.