Skip to main content
03 Dec 2015

S220SJ (mekanikoa) eta Y290SJ (elektronikoa) Ur-kontagailuen bizi zikloare analisia

Goiatz Salaberria García - Industria Ingeniaria – industri diseinua eta proiektuen kudeaketa - ELSTER IBERCONTA

Proiektu honen helburua Elster Iberconta enpresaren bi urkontagailuen ingurumen profila kalkulatzea izan da, bata S220SJ kontagailu mekanikoa eta bestea Y290SJ elektronikoa. Horretarako kontagailu bakoitzerako Bizi Zikloaren Azterketa bat egin da.

Egindako bi BZA ““Cradle to Gate” ikuspegi batekin egin dira, hau da, lehengaien eraiketatik planta arte eta ingurumen profila ezagutzeko erabilitako softwarea LCAManager izan da, besteak beste Carbono Aztarna lortuz. Lortutako emaitzek fabrikazioan ingurumen impaktuari gehien eragiten diotenak kontagailuen gorputza eta erabilitako elektronika direla erakusten dute.

Bi modeluen arteko BZA konparatiboa egin da ere, kontagailuaren gorputza material desberdinekin, lortutako ondorioak etorkizunerako diseinuetarako baliagarriak izango direlarik.

Curso académico: 2014-2015