Skip to main content
03 Dec 2015

Irizar i6aren Bizi zikloaren analisi integrala eta hobekuntza aukeren ebaluazioa

Mikel Garrido Etxeberria - Industria-antolaketako ingeniaria - IRIZAR

Proeiektu hau Irizar S.Coop.enpresan garatu egin da, zeinen empresa taldearen aktibitate printzipala auobusen eta autokarren diseinua, fabrikazioa eta merkaturatzea den.

Proiektuaren helburua autobus modelo zehatz bati ekodiseinu teknikak aplikatzean datza, Bizi Ziklo osoan zehar beronen ingurumen inpaktua aztertuz. Honekin hobekuntza posibleak antzeman nahi dira eta oraingo edo etorkizuneko estrategiak zehaztu. BZA honetan aztertutako produktua i6-integral izan da. Autobus hau fabrikazio lerroaren barnean berezia da, beste marka bateko txasia sartzen ez duelako.

Proiektuan zezhatu den norainokoa, “sortzen denetik hil arte”-koa da, berrezkuratzen diren autobusaren zatiak identifikatzen ez baitira. Erabilitako softwarea Ecoinvent 2.2 datu basearekin dabilen LCAManager da, eta aztertutako ingurumen kategoriak ondorengoak dira: berotze globala, ozono-geruzaren urritzea, eutrofizazioa, azidotzea, oxidatzaile fotokimikoen eraketa, Recipe.

Curso académico: 2014-2015